XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aipatutako terminoen azpian dagoen kontzepzioa, berriz, zabalagoa da.
Alde batetik, ikasleek erabil ditzaketen tresna informatikoak ditugu, bai metodo autonomo moduan, bai euskaltegian landutako gaiak gainbegiratzeko asmotan, baita ikasgelan bertan ariketa osagarri gisa;
beste alde batetik, irakasleek materiala prestatzeko dituzten aukera informatikoak ere gero eta ugariagoak dira;
azkenik, psikolinguistika arloan ikerketak egiteko tresna lagungarriak pixkanaka sortzen hasiak dira.
Beraz, ikasle, irakasle eta psikolinguistentzako produktu informatikoak aztergai ditugu hemen.
Dena den, errezetak ematea ez da artikulu honen helburua, hortaz, produktu komertzial informatikoen zerrendaren bila bazabiltza, utz iezaiozu oraintxe bertan irakurtzeari;
aldiz, informatikak hizkuntzen ikaskuntza arloari eskaintzen dizkion posibilitateen ikuspegi orokor eta zabala izan nahi baduzu...
Hurrengo atalean, ordenadoreek eskaintzen dituzten aukeren artean ikasleentzat, irakasleentzat edota psikolinguistentzat erabilgarri izan daitezkeenak aipatuko ditugu.
Lau multzo nagusi bereiziko ditugu: Ordenadorez Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza [OLHI=
Paraleloki Euskal Herriaren egoera zein den ikusten joango gara.
Ondorengo atalean EHU/
Eta, azkenik, erreflexio moduan informatikak euskararengan, eta zehazki euskararen ikaskuntzan, eduki dezakeen eraginaren ildotik, ondorioak eta etorkizunerako ardatzei buruz arituko gara.
Honetaz gain, OLHIk hizkuntzen metodologietan, metodo komunikatiboetan prezeski, nola egokitu daitekeen ere komentatuko dugu, sakonegi sartu gabe, honek eztabaida zabalagoa beharko bailuke.
ZER ESKAINTZEN DIGU INFORMATIKAK HIZKUNTZEN IKASKUNTZA ARLOAN?Aukera asko dira informatikak hizkuntzen ikaskuntza arloan ematen dizkigunak.